|
Konpostaje proiektua
Not.jpg) Etxeko Konpostaje proiektu pilotua martxan jarri du Sakanako Mankomunitateak. Ingurune eta Nekazaritza eta Arrantza Ministerioaren diru laguntzaz eta Novotec eta Sakanako Mankomunitatearen lankidetzaz sortutako proiektua da. Proiektuaren helburu nagusia hiri-hondakin solidoak (HHS) murriztea da, zaborraren % 30-40a birziklatu daitekeen materia organikoa baita. Proiektua orain hasi eta abendura arte iraungo du. 62 partaide daude, horietatik 3 ikastetxeak direlarik (Etxarri Aranatzeko San Donato Ikastetxe publikoa, Altsasuko Iñigo Aritza eta Txioka ikastolak eta Altsasuko Jesusen Bihotza ikastetxea). Partaide bakoitzari konpostagailua eta aireztagailua (nahasteko tresna) banatu zaie. Konpostagailuren prozesua eta informazioa emateko Mankomunitateak txarlak eskeini dizkie partaideei. Hauetaz gain, Sakanako Mankomunitateak beste 66 konpostagailu banatu ditu. Mankomunitateak biotrituragailuak jarri ditu beharrezkoa dutenen eskura. Horretarako, Arbizuko zabortegira joan eta 20 euroko fidantza batekin 24 ordurako utziko zaie biotritutaragilua. Itzultzerakoan fidantza itzuliko da. Prozesua gainbegiratzeko monitore bat egongo da, noiz behinka bisitak egingo dituelarik partaideen etxeetara. Bertan parametro batzuk neurtuko ditu eta partaideen zalantza guztiak argitzeaz arduratuko da. Aurre ikusten da heldu den urtean konpostagailu gehiago banatuko direla, beraz norbaitek konpostagailua jaso nahi badu 948464867 edo narnadillo@sakana.infolocal.org edo info@sakana-mank.com posta elektronikoetan izena eman dezake Konpostajearen inguruko informazio gehiago izateko: - Gida 1 - Gida 2 - Gida 3
[Iruzkina sartu]
|