Castellano | Web Mapa

 

Irailak 7, asteartea
Mankomunitatea | Euskara | Ura | Hiri Hondakinak | Kirolak | Zaharberritzea | Immigrazioa | Dokumentuak | Kontaktua
Euskararen egoera
Misioa, ikuspegia eta balioak
Itzulpen Zerbitzua
Kreditazio Zerbitzua
Diru laguntza
Bai Euskarari!
Loturak
Kanpainak
Diru laguntzak
  • Argitalpenak
  • EUE 2010
  • Euskara ikasleak
  • Errotuluak
  • Aurkezleak
Berriak
Dokumentuak
Argazkiak
Jolas tradizionalak
Kontaktatzeko

Hasiera --> Euskara Zerbitzua --> Berriak --> Batixabi 29. jokaldia

Batixabi 29. jokaldia

Prentsa oharra

Batixabi. 29. jokaldia. Sarituak.  Kiniela jeisteko hemen klikatu

Ikasturtea despeditzen duen batixabi jokaldiak utzi duenaren berri emateko zuzentzen gara zuengana oraingoan. Jokalariek hizki kopuru ezberdina zituzten irainak zegokien tokian kokatu behar zituzten. Hauek ziren irainak:

Eskertxarreko > eskergaiztoko

Muturraundi > lotsagabea

Galtzaundi > larritzen ez dena

Kopetaundi > lotsagabea

Ttattarra > jenio txarrekoa, beti haserre agertzen dena

Kakauntzi > beldurti

Txoriburu > kaskarina

Kalfardo > ile luzea duena

Odolbeko > koldarra

Zikinto > zikina

Gizajua > gizarajoa     Gizajua ezee esan bee fan dek/n

Zorrizu > tentela, sinplea, ganora gabeko pertsona

Ustela > alferra    Horrekin ez duzue gehiegi eginen, jende ustela duk/n

Metete > saltsero, besteen gauzetan edo, gutxienez, norberari zuzenean ez dagozkionetan sartzeko joera duenari esaten zaio

Kuzka > begiluze. Besteen kontuak jakin nahi dituenak. Kuzkatu edo kuzkan ibili

234 pertsona animatu dira parte hartzera. Hobekien aritu direnen artean sariak zozketatu ditu Kimak. Hala, Txikitxo dendak emandako 50 euroko txartela gazte altsasuar batek eskuratu du. Gaztezulo aldizkariko bi harpidetzak ere Altsasun gelditu izan dira. batixabi erronkari dagokionez, inork ez du berea egin.

batixabiren ikasturteko azken jokaldiarekin batera balantzea egiteko garaia ere iritsi da. Ekimena martxan egon den bost ikasturteetan parte-hartzaile gehien izan duen bigarren kurtsoa izan da honakoa. Guztira 876 jokalari izan ditu batixabik 09/10 ikasturtean. Aurrekoan baino 124 gehiago. Bestela esanda, izan diren bost jokaldietan bataz besteko parte hartzea 175,2koa izan da. Hala ere, www.altsasukokima.com web orriaren bidez parte hartzen dutenen kopurua txikia izaten jarraitzen du.

Kima Euskara Taldeak balorazio positiboa egiten du, baina parte-hartzaile eta altsasuko euskaltzaleen iritzia jaso nahi luke, beti ere, batixabi hobetu ahal izateko.

Hori Kimaren web orriaren bitartez egiteko aukera du. Guztiak ere ongi etorriak eta aztertuak izanen dira. Gogoratu, hori bai, hizkuntza kolokiala aberasteko oinarriak eman nahi ditugula jokoaren bidez.

Kima euskara taldetik parte-hartzaile guztiei eskerrak eman nahi dizkizuegu eta hurrengo jokaldia iritsi bitartean, bizi euskaraz.

Altsasun, 2010ko maiatzaren 29an

Kima euskara taldea

www.altsasukokima.com

Laguntzaileak: Altsasuko Udala eta Sakanako Mankomunitatea

[Iruzkina sartu]

SAKANAKO MANKOMUNITATEA | Uriz 38 | 31830 Lakuntza (Nafarroa)
Tel.: 948 46 48 67 | Faxa: 948 46 48 53 | E-posta: info@sakana-mank.com
Euskara | Castellano | Web mapa | Lege oharra | Datuak babesteko politika | Diseño de páginas web