Castellano | Web Mapa

 

Irailak 7, asteartea
Mankomunitatea | Euskara | Ura | Hiri Hondakinak | Kirolak | Zaharberritzea | Immigrazioa | Dokumentuak | Kontaktua
Nor garen
Misioa, ikuspegia eta balioak
Plan Estrategikoa eta Kudeaketa Politika
Organoak
Sakanako Herriak
Prentsa
Loturak
Kokapena
Berriak
Dokumentuak
Argazkiak
  • Paisaiak
  • Herriak
Kontaktatzeko

Hasiera --> Mankomunitatea --> Berriak --> Turismo bulegoan lan egiteko deialdia

Turismo bulegoan lan egiteko deialdia

Sakanako Mankomunitateak bi langile hartzeko deialdia plazaratu du heldu den udan eskualde honetara hurbiltzen direnendako irekitzeko asmoa duen turismo bulegorako.

Interesdunek Sakanako Mankomunitateko egoitzan har ditzakete deialdiaren oinarriak, eta bertan aurkeztu beharko dute hautaketa prozesuan parte hartzeko eskaera.

Izangaien baldintzak:

  • Adinez nagusi izatea eta Europako batasuneko herritarra izatea.
  • Gutxienez Eskola Graduatua, Lanbide Heziketako erdi mailako zikloa edo baliokidea izatea.
  •  Dagozkion egitekoak betetzeko gaitasun fisikoa eta psikikoa izatea.
  •  Eginkizun publikoak betetzeko ezgaitua edo gabetua ez egotea, eta edozein administrazio publikoren zerbitzutik baztertua ez izatea.
  •  Langabezian egon eta edozein bulegon inskribaturik egotea

 Deialdian zehazten dira lehiaketaldian baloratuko diren merituak eta bai oposizioaldian eginen diren probak; hona:

  • Euskara proba baztergarria izanen da (ez dute egin beharrik EGA titulua edo baliokidea dutenek).
  • Ingeleseko proba. Gutxienez 6,5 puntu lortu beharko dira. Test moduko ariketa.
  • Test moduko 20 galdera erantzun beharko dira, kultura orokorrari buruzkoak eta, bereziki, Sakanari buruzkoak (ingurune fisikoa, kultura, ekonomia, lurraldea, administrazioa…). Ariketa hau egiteko ordu eta erdi emanen da.
  • Turismoari buruzko proba. Epaimahaiko kideekin elkarrizketa bati zango da, turismoari buruz eta, bereziki, bulegoko eginkizunei buruz. Proba hau ez da baztergarria izanen.

Probak egiteko behin behineko datak honako hauek dira:

  • Atariko proba, euskara, 2010eko maiatzaren 25ean.
  • Lehenengo proba, ingelesa, 2010eko maiatzaren 27an.
  • Bigarren proba, bi ariketa, 2010eko maiatzaren 31n.

Lakuntza, 2010eko maiatzaren 3a

[Iruzkina sartu]

SAKANAKO MANKOMUNITATEA | Uriz 38 | 31830 Lakuntza (Nafarroa)
Tel.: 948 46 48 67 | Faxa: 948 46 48 53 | E-posta: info@sakana-mank.com
Euskara | Castellano | Web mapa | Lege oharra | Datuak babesteko politika | Diseño de páginas web