|
Sakanako VI. Atletismo kopa
Not.jpg) Honen bidez eta seigarren urtez ospatuko den, SAKANAKO ATLETISMO KOPAREN berri eman nahi dizuegu. Bere helburua, atletismo taldea eta atletismoa bera bultzatzea da. Nola? Sakanan ospatzen diren lasterketa garrantzitsuenak kontuan izanik eta korrikalari hoberenak sarituz. Lasterketa guztiek koparako puntuagarriak dira eta urte bukaeran sariak banatzen dira. GRAN PREMIO – LASA KIROLAK - SARIA SAKANAKO VI. ATLETISMO KOPA Hauek dira xehetasunak: Lasterketa puntuagarriak: - VI. Aitzkozar Herri Krosa, Bakaiku-Iturmendi maiatzak 29. - Ergoienako VI. Bira, irailak 18. - Sakanako X. Herri Lasterketa, azaroak 21. - Altsasuko San Silbestrea, abenduak 31 Baldintzak: 1. Sakanako 10 hoberenak puntuatuko dute, 10 neska eta 10 mutil. 2. Gutxienez 4 lasterketatan parte hartu beharko da. 3. Gutxienez urte bat erroldatua egotea Sakanan. Sariak: Lehenengo hiru neska eta mutilak sarituak izango dira. - 1.goa: 80 € kirol materialean. - 2.a 60 € kirol materialean. - 3.a 40 € kirol materialean. Proba guztietan parte hartzen dutenen artean sari bat zozketatuko da. Antolatzaileak: Sakanako mankomunitatea eta Dantzaleku atletismo taldea. Babeslea: LASA KIROLAK
[Iruzkina sartu]
|