Castellano | Web Mapa

 

Irailak 7, asteartea
Mankomunitatea | Euskara | Ura | Hiri Hondakinak | Kirolak | Zaharberritzea | Immigrazioa | Dokumentuak | Kontaktua
Euskararen egoera
Misioa, ikuspegia eta balioak
Itzulpen Zerbitzua
Kreditazio Zerbitzua
Diru laguntza
Bai Euskarari!
Loturak
Kanpainak
Diru laguntzak
  • Argitalpenak
  • EUE 2010
  • Euskara ikasleak
  • Errotuluak
  • Aurkezleak
Berriak
Dokumentuak
Argazkiak
Jolas tradizionalak
Kontaktatzeko

Hasiera --> Euskara Zerbitzua --> Berriak --> Liburuen truke azoka

Liburuen truke azoka

Prentsa oharra

Euskarazko liburuen truke azoka, balorazioa

Jende ugari pasa da Kima euskara taldeak antolatu duen euskarazko liburuen truke azokatik. 12:00etatik 14:00etara Altsasuko Foru plazan izan da euskarazko liburuak trukatzeko aukera eta jendetza izan da handik pasa dena. Jendearen joan etorria etengabea izan da truke azokak iraun duen bitartean. Altsasuarrekin batera, aldameneko herrietakoak ere izan dira.

Bost mahaitan banatuta haur, gazte eta helduen literaturako aukera zabala opatu dute hara bildu diren altsasuarrak eta inguruetako herrietakoak. Goiztiarrenak, txikienak izan dira. Ikastetxera eramandako liburuaren truke jasotako txartela eskutan zutela mahai batetik bestera gogoko liburuaren bila ibili dira, hura opatu arte. Batzuk bakarrik etorri dira, eta gurasoak lagunduta ere.

Haur eta gaztetxoen literatura zeuden mahaiak izan dute arrakastarik handiena azokaren lehen zatian. Plazako tabernetako terrazak jendez betetzearekin batera, gazte eta helduak izan dira euskarazko liburuen truke azokara bildu direnak. Haiendako eleberri, poesia eta antzerki liburu eskaintza zegoen eta non begiratu eta aukeratu izan dute. Helduak izan dira azokaren bukaeran nagusi izan direnak. Azokak iraun duen denboran 215 liburu inguru trukatu dira. Altsasuarrek badute orain zer irakurri.

Euskarazko liburuen truke azokaren inguruan bildu diren haur, gazte eta helduen artean liburuen inguruko komentarioak sortu dira: gogoko zuten edo ez, egileei eta liburuei buruzko argibideak eta beste. Elkarrizketa hauen adinka eta adin ezberdineko pertsonen artean ere eman dira.

Kima euskara taldeak azoka horrekin altsasuarren artean euskarazko liburuen irakurketa bultzatu nahi izan du. Euskaraz idatzitako liburuak dohainik lortzeko aukerarekin batera, topaketa ere da. Jarritako helburuak, beraz, bete dira eta azokak izan duen arrakastagatik pozik dago Kima eta esperientzia errepikatuko du. Soberan gelditu diren haur literaturako liburuak ikastetxeen bidez etorkinen seme-alabei banatuko zaizkie.

Euskarazko liburuen truke azoka egin ahal izateko Kimak ezinbesteko laguntzaileak izan ditu, bereziki, Sakanako AEK, Iņigo Aritza ikastola eta Zelandi eskola publikoa. Haiekin batera ere, Iortia kultur gunea, LHko institutua, Jesusen Bihotza ikastetxea, Altsasu aldeko Gizarte Zerbitzuak, Irurtzungo Itxipuru taldea eta Sakanako Mankomunitatea Immigrazio Zerbitzua. Kimaren aldetik guztiei ere, gure esker ona azaltzea besterik ez.

Literatura gehiago

Azoka hau ez da Kimak euskal literaturarekin lotuta antolatzen duen ekimen bakarra. Testu bazka ere badugu. Hileko azken ostegunetan dago hitzordua jarrita: 19:00etan, Gure Etxea eraikinean (2. solairuan, mahai beltza duen gelan). Testu bazkako topaketetan idazle baten testu labur bat da saioaren ardatza. Hura irakurri eta gero, saioaren gidariak proposatutako galderen bidez, guztien artean, auzolanean, testuari mamia, zukua, sekretuak, egitura, hitz joskera, esanahi bikoitzak eta beste ateratzen saiatzen gara. Apirilean Guy de Maupassanten Idunekoa liburura hurbilduko gara. Ostegunean elkar ikusiko dugulakoan, adeitasunez agurtzen da

Altsasun, 2010eko apirilaren 25ean

Kima euskara taldea

www.altsasukokima.com 

Laguntzaileak:

Sakanako AEK, LHko institutua, Jesusen Bihotza ikastetxea, Zelandi eskola publikoa, Iņigo Aritza ikastola, Altsasuko Udala, Irurtzungo Itxipuru taldea, Sakanako Mankomunitateko Immigrazio Zerbitzua, Altsasu aldeko Gizarte Zerbitzuak.

[Iruzkina sartu]

SAKANAKO MANKOMUNITATEA | Uriz 38 | 31830 Lakuntza (Nafarroa)
Tel.: 948 46 48 67 | Faxa: 948 46 48 53 | E-posta: info@sakana-mank.com
Euskara | Castellano | Web mapa | Lege oharra | Datuak babesteko politika | Diseņo de páginas web