Castellano | Web Mapa

 

Irailak 7, asteartea
Mankomunitatea | Euskara | Ura | Hiri Hondakinak | Kirolak | Zaharberritzea | Immigrazioa | Dokumentuak | Kontaktua
Euskararen egoera
Misioa, ikuspegia eta balioak
Itzulpen Zerbitzua
Kreditazio Zerbitzua
Diru laguntza
Bai Euskarari!
Loturak
Kanpainak
Diru laguntzak
  • Argitalpenak
  • EUE 2010
  • Euskara ikasleak
  • Errotuluak
  • Aurkezleak
Berriak
Dokumentuak
Argazkiak
Jolas tradizionalak
Kontaktatzeko

Hasiera --> Euskara Zerbitzua --> Berriak --> Lagunak, kirola eta abentura

Lagunak, kirola eta abentura

LAGUNAK, KIROLA ETA ABENTURA

Lagunak, kirola eta abentura izenburuarekin Mankomunitateko Euskara Zerbitzuak horixe eskainiko die Sakanan erroldatutako neska-mutilei: lagunen artean kirola eta abentura euskaraz.

Lagunen artean, kirolean eta, oro har, aisialdian, gazteen euskarak bere lekua behar du eta Sakanako Euskara Zerbitzua leku hori ematen ahalegintzen da. Beharrezkoa da eskualdeko gazteek ahalik eta esparru gehienetan gure hizkuntza lantzea, euskaren erabilera-ohiturak normalizatzeko. Kontuan hartu behar dugu, eskolatik kanpo, euskararen erabilera apaldu egiten dela kasu askotan eta, lagunarte batzuetan, desagertzera irits daitekeela. Horregatik, aisialdiko hizkuntza-lanketaren bitartez, euskara gazteen bizitzako esparru ezberdinetara zabaldu nahi da.

Asteburuko egitarau honekin, Sakanako gazteak Bertizera joanen dira, giro ezin hobean, jarduera interesgarriz betetako egunak bizitzeko.

Esku orria ikusteko hemen klikatu

Matrikulazio fitxa jeisteko hemen klikatu

Horretarako,

  •  Sakanan erroldatuta egon beharko dute.
  •  D ereduan matrikulatuta eta DBHko 2.,3. edo 4. mailan egon behar dute.

Irteera

  • maiatzaren 7an, 8an eta 9an izanen da.
  •  Neska-mutilak Bertizen, Narbarteko aterpean lo eginen dute.
  •  Joan-etorria autobusez eginen dute.

Egitaraua

 • Maitzaren 7an, autobusez abiatuko dira Sakanatik. Narbarteko aterpera iritsi ondoren, bertan afalduko dute.

 • Maiatzaren 8an, goizez, gosaldu eta rafting-a egitera abiatuko dira Bidarraiko Errobi errekara. Arratsaldean, Narbartera joanen dira, Bertiz Abentura Parkera. Bertan, zuhaitz artean dauden soka zirkuitoetan ibiltzeko aukera izanen dute (jarduerak adina eta zailtasunaren arabera banatuak daude).

 • Maiatzaren 9an, gosaldu ostean, arroilen jaitsieraz gozatzeko tartea izenen dute Elizondoko Beartzun auzoan. Jarduera amaitu ostean, bazkaltzera eramanen dituzte eta autobusez Sakanara itzultzeko garaia helduko zaie.

Izen-ematea

  • Apirilaren 23a, 26a eta 27a izanen dira izena emateko egunak.
  •  Horretarako, 689029780 telefonora edo aranatz.euskera@sakana-mank.com helbidera jo dezakezue.

(Aterpeko lekua mugatua da, eta, izena ematen duten neska-mutilen kopurua plazena baina altuagoa balitz, tokiak zozketa bidez emanen dira. Gero, 27an eta 28an, lekua ziurtatua daukaten neska-mutilen arduradunei telefonoz jakinaraziko zaie matrikula egin behar dutela).

Matrikula

  •  Maiatzaren 3an egin beharko da.
  •  Non? Lakuntzan, Sakanako Mankomunitatearen egoitzan edo Altsasuko eta Irurtzungo udaletxeetan.
  •  Matrikularako fitxa beteta ekarri behar da, osasun txartelaren kopiarekin eta banketxeko ordainagiriarekin batera (fitxa www.sakana-mank.com helbidean egonen da).

 - Kostua: 30 €

[Iruzkina sartu]

SAKANAKO MANKOMUNITATEA | Uriz 38 | 31830 Lakuntza (Nafarroa)
Tel.: 948 46 48 67 | Faxa: 948 46 48 53 | E-posta: info@sakana-mank.com
Euskara | Castellano | Web mapa | Lege oharra | Datuak babesteko politika | Diseño de páginas web