|
Prentsa oharra, apirileko saioa
Not.jpg) Prentsa oharra Testu bazka. Apirileko saioa. Aste Santua pasa ondoren, Kima Euskara Taldeak jakinarazi nahi du Testu bazkaren hurrengo saioa apirilaren 29an izanen dela. Osteguna da eta hitzordua 19:00etan jarri dugu, Gure Etxea eraikinean (2. solairuan, mahai beltza duen gelan). Apirilerako Guy de Maupassanten Idunekoa liburuko pasarte bat aukeratu dugu. 16 urtetik gorako altsasuarrei, eta sakandarrei, irakurtzeko plazeraz gozatzera egindako gonbitea da Testu bazka. Topaketa bat da, zeinetan irakur zaletasuna, literatura maite dutenen eta idazketaren sekretuak ezagutzea maite dituztenak biltzen diren. Lagundutako irakurketa bat egiten da Testu bazkaren saio bakoitzean. Euskal idazle baten testu labur bat da saioaren ardatza. Hura irakurri eta gero, saioaren gidariak proposatutako galderen bidez, guztien artean, auzolanean, testuari mamia, zukua, sekretuak, egitura, hitz joskera, esanahi bikoitzak eta beste ateratzen saiatzen gara. Nork bere iritziak plazaratu eta gainontzekoekin trukatzeko bidea ematen du, beraz, Testu bazkak. Hau da, euskara praktikatzeko aukera. Bide batez, parte-hartzaileek euskal idazleen lanak ezagutzeko modua izaten dute. Gainera, saio guztiak independenteak dira, beraz ez du aparteko loturarik sortzen. Gainera, ez da etxerako lanik izanen. Testu bazkan interesa baduzu eta parte hartu nahi baduzu, Kima Euskara Taldeak eskertuko lizuke antolaketa errazte aldera Altsasuko udal liburutegian edo altsasuneuskaraz@euskalerria.org e-postan izena emanen bazenu. Apirilaren 27ra arteko epea dago. On egin dagizula literatura-bidaiak. Altsasun, 2010ko apirilaren 12an Kima Euskara Taldea www.altsasukokima.com Laguntzaileak: Altsasuko liburutegia, Altsasuko Udala eta Sakanako mankomunitatea Interesatuendako oharra: Hurrengo saioko data: - Maiatzak 27
[Iruzkina sartu]
|