Castellano | Web Mapa

 

Irailak 7, asteartea
Mankomunitatea | Euskara | Ura | Hiri Hondakinak | Kirolak | Zaharberritzea | Immigrazioa | Dokumentuak | Kontaktua
Euskararen egoera
Misioa, ikuspegia eta balioak
Itzulpen Zerbitzua
Kreditazio Zerbitzua
Diru laguntza
Bai Euskarari!
Loturak
Kanpainak
Diru laguntzak
  • Argitalpenak
  • EUE 2010
  • Euskara ikasleak
  • Errotuluak
  • Aurkezleak
Berriak
Dokumentuak
Argazkiak
Jolas tradizionalak
Kontaktatzeko

Hasiera --> Euskara Zerbitzua --> Berriak --> Batixabi 28. jokaldia

Batixabi 28. jokaldia

Prentsa oharra

Batixabi. 28. jokaldia. Sarituak.

batixabi, hitz eta esapideen jokoak martxoan eman duena argitzeko garaia heldu da. Kima euskara taldeak martxoan 13 hitz eta haien esanahiak lotzea proposatu zuen. Adierazkortasun komunikatibo handia duten euskalkiko zenbait hitzekin batera zenbait hitz ere sartu genituen jokaldian. Lotura zuzenak hauek ziren:  jokoaren erantzunak ikusteko hemen klikatu

   - Bejon deizula > Zorionak zuri / hiri.

   - Kaka hitako! > Kakitzat / Kaka hiretako.

   - Utakio! > Nork daki! / Auskalo. Utakio noiz etorriko diren!

   - Atsandu > Atseden hartu. Hatsa hartu.

   - Nagitiekan > Nagiak ateratzen. Luzatzen.

   - Sikia > Sikiera. Hilko balitz sikiera!

   - Ño! > Harridura adierazpena.

   - Aiaupenia > Ai ene! Harridura agertzeko erabiltzen da. Ai ene! Nola daiteke hori!

   - Jospa / Jospio > Alde egin duela adierazteko erabiltzen den partikula. Ta gu konturatzerako, jospa joan zen!

   - Martingala > Amarrua.

   - Txartu > Mehetu, argaldu. Azkenaldian asko txartu da! Hamarren bat kilo txartu ditu.

   - Bierrik > Eskerrak. Bierrik etorri zarela!

Martxoan batixabin jokatu dutenak 237 jokalari izan dira. Horien guztien artean Mihiluze joko ederra eta Gaztezulo aldizkarirako bi harpidetza zozketatu ditugu. Guztiak ere gazte altsasuarrek eskuratu dituzte. Kimak batixabi erronka ere luzatu zuen baina inork ez du bere egin.

Kima Euskara Taldeak batixabi, hitz eta esapideen jokoaren bidez hizkuntza kolokiala aberasteko oinarriak eman nahi ditu. Ikasturteko aurreneko lau jokaldi hauen ondoren atseden hartuko dugu, maiatzera arte. Orduan banatuko dugu ikasturteko azken jokaldia. Bitartean, Kimaren jarduera gehiago izanen dira eta hemendik haietan parte hartzera gonbidatzen zaitugu. Martxoan gurekin jokatzera animatu zaretenen interesa eskertuz despeditzen gara.

Altsasun, 2010eko martxoaren 29an

Kima euskara taldea www.altsasukokima.com  

Laguntzaileak:

Altsasuko Udala eta Sakanako Mankomunitatea

[Iruzkina sartu]

SAKANAKO MANKOMUNITATEA | Uriz 38 | 31830 Lakuntza (Nafarroa)
Tel.: 948 46 48 67 | Faxa: 948 46 48 53 | E-posta: info@sakana-mank.com
Euskara | Castellano | Web mapa | Lege oharra | Datuak babesteko politika | Diseño de páginas web