|
Botanika ibilbideak
Hemen da, berriro ere, gurean ditugu landare eta zuhaitzen berri izateko aukera: Botanika Ibilaldiak. Kima euskara taldearen eskaintza honen bidez Altsasu beste ikuspuntu batetik ezagutzeko aukera izanen duzu. Gurean dugun landaretza eta zuhaitzak bertatik bertara ezagutzean datzalako ekimena: non sortzen diren, haiei buruzko xehetasunak eta abar. Eta guztia dermioan barna paseo eder bat emanez. Iazko esperientziaren ondoren, aurtengo lehen ibilaldia apirilaren 24an egin genuen. Bost pertsona izan ginen Altsasu eta bere inguruak beste modu batera ezagutzen. Hemendik hurrengo saiorako gonbitea egiten dizugu. Ekainaren bostean izanen da. Hitzordua 16:30ean jarri dugu HIRU BIDEN eta handik, DERMAU aldera joanen gara. Botanika ibilbideetan parte hartzeko ezinbestekoa da euskara jakitea, azalpenak hizkuntza horretan emanen baitira. Azalpenez gain, zenbait material ere jasoko dute parte-hartzaileek. Bestalde, antolakuntza errazteko izena ematea eskertuko genizueke. www.altsasukokima.com web orriaren edo altsasuneuskaraz@euskalerria.org postaren bidez egitea. Besterik gabe, hemendik gonbitea luzatzen diegu landare eta zuhaitzetan interesa duten guztiei, larunbat arratsalde ederra pasatzeko aitzakia polita delako. Irakurri eta zabaldu!!!!!!!!!!!! Ondo Izan OHARRA: zure helbidea zerrendatik ezabatzeko bidali ezazu e-mail bat helbide honetara: altsasuneuskaraz@euskalerria.org www.altsasukokima.com
[Iruzkina sartu]
|