Castellano | Web Mapa

 

Irailak 7, asteartea
Mankomunitatea | Euskara | Ura | Hiri Hondakinak | Kirolak | Zaharberritzea | Immigrazioa | Dokumentuak | Kontaktua
Euskararen egoera
Misioa, ikuspegia eta balioak
Itzulpen Zerbitzua
Kreditazio Zerbitzua
Diru laguntza
Bai Euskarari!
Loturak
Kanpainak
Diru laguntzak
  • Argitalpenak
  • EUE 2010
  • Euskara ikasleak
  • Errotuluak
  • Aurkezleak
Berriak
Dokumentuak
Argazkiak
Jolas tradizionalak
Kontaktatzeko

Hasiera --> Euskara Zerbitzua --> Berriak --> Testu bazka, maiatzeko saioa

Testu bazka, maiatzeko saioa

Prentsa oharra

Testu bazka. Maiatzeko saioa.

Kima Euskara Taldeak ikasturteko Testu bazkaren zortzigarren eta azken saioa gonbidatu nahi zaitu. Maiatzaren 27an izanen da, ostegunarekin. Hitzordua 19:00etan jarri dugu, Gure Etxea eraikinean (2. solairuan, mahai beltza duen gelan).

Aurrekoetan bezala, euskal idazle baten testu labur bat da saioaren ardatza. Oraingo honetan Toribio Alzagaren Txibiribiri liburuko pasarte bat aukeratu dugu. XX. mende hasierako komedia horren zatitxo bat irakurri eta gero, saioaren gidariak proposatutako galderen bidez, guztien artean, auzolanean, testuari mamia, zukua, sekretuak, egitura, hitz joskera, esanahi bikoitzak eta beste ateratzen saiatzen gara.

Nork bere iritziak plazaratu eta gainontzekoekin trukatzeko bidea ematen du, beraz, Testu bazkak. Hau da, euskara praktikatzeko aukera. Bide batez, parte-hartzaileek euskal idazleen lanak ezagutzeko modua izaten dute. Gainera, saio guztiak independenteak dira, beraz ez du aparteko loturarik sortzen. Gainera, ez da etxerako lanik izanen.

16 urtetik gorako altsasuarrei, eta sakandarrei, irakurtzeko plazeraz gozatzera egindako gonbitea da Testu bazka. Topaketa bat da, zeinetan irakur zaletasuna, literatura maite dutenen eta idazketaren sekretuak ezagutzea maite dituztenak biltzen diren. Lagundutako irakurketa bat egiten da Testu bazkaren saio bakoitzean.

Testu bazkan interesa baduzu eta parte hartu nahi baduzu, Kima Euskara Taldeak eskertuko lizuke antolaketa errazte aldera Altsasuko udal liburutegian edo altsasuneuskaraz@euskalerria.org e-postan izena emanen bazenu. Maiatzaren 26ra arteko epea dago. Literatura-bidaiak on egin.

Altsasun, 2010ko maiatzaren 11an

Kima Euskara Taldea

www.altsasukokima.com

Laguntzaileak:

Altsasuko liburutegia, Altsasuko Udala eta Sakanako mankomunitatea

[Iruzkina sartu]

SAKANAKO MANKOMUNITATEA | Uriz 38 | 31830 Lakuntza (Nafarroa)
Tel.: 948 46 48 67 | Faxa: 948 46 48 53 | E-posta: info@sakana-mank.com
Euskara | Castellano | Web mapa | Lege oharra | Datuak babesteko politika | Diseño de páginas web