Castellano | Web Mapa

 

Irailak 7, asteartea
Mankomunitatea | Euskara | Ura | Hiri Hondakinak | Kirolak | Zaharberritzea | Immigrazioa | Dokumentuak | Kontaktua
Euskararen egoera
Misioa, ikuspegia eta balioak
Itzulpen Zerbitzua
Kreditazio Zerbitzua
Diru laguntza
Bai Euskarari!
Loturak
Kanpainak
Diru laguntzak
  • Argitalpenak
  • EUE 2010
  • Euskara ikasleak
  • Errotuluak
  • Aurkezleak
Berriak
Dokumentuak
Argazkiak
Jolas tradizionalak
Kontaktatzeko

Hasiera --> Euskara Zerbitzua --> Berriak --> Prentsa oharra

Prentsa oharra

Prentsa oharra

29. batixabi. aurkezpena

Maiatzeko jokaldiarekin despedituko du ikasturteko bere jarduna batixabik, hitz eta esapideen jokoak. Aurreko jokaldietan bezala, Kima euskara taldeak

Jokoa ikusteko hemen klikatu

Kima euskara taldeak jokoa asmo batekin sortu zuen: Altsasu eta inguruko herrietako euskaldunen artean gure hizkuntzaren hitz eta esapideak ezagutaraztea, hizkuntza kolokiala aberasteko oinarriak ematea. Irainak ere hizkuntzaren zati dira. Adierazgarri askoa, gainera. Kantuak dioenaren kontra, biraorikan ez duen hizketa garbira, euskarak baditu irainak. Gordin askoak batzuk. Eta zerrenda ez da batere motza.

Irainak aurretik landu izan ditugu joko honen bidez. www.altsasukokima.com-en aurreko jokaldi guztiak dituzu ikusgai.Irainak 16, 18 eta 21 jokaldietan landu genituen. Horretaz gain, aurreneko 13 jokaldietan irainen bat opatuko duzue.

Ikasturtea ixten duen jokaldi honetan 15 irain eman ditugu. Luzera ezberdina dute. Bakoitza dagokion tokian jarriz osatu behar du jokaldia parte-hartzaileak. Ongi egiten dutenen artean Txikitxo dendan gastatzeko 50 euroko txartela zozketatuko dugu. Gaztezulo aldizkarirako bi harpidetza ere zozketatuko ditugu. Ohi bezala, 1.000 txartel banatu ditugu herriko ikastetxeetan eta gazteak biltzen diren tokietan. Maiatzaren 25era arteko epea dago jolasteko.

Berriro ere Kimak batixabi erronka egin nahi du. Altsasuarrei erronka egiten diegu joko molde bera erabiliz beste jokaldi bat asma dezaten. Asmatu eta soluzioak eman ditzaten. Asmatutako jokaldi horiek ere kutxetan sartu edo web orriaren bidez aurkeztu daitezke. Jasotako jokaldi berriak web orrian zintzilikatuko ditugu eta sortzaileen artean Gaztezulo aldizkarirako urte beteko bi harpidetza zozketatuko ditugu. Kimaren aldetik jokatzeko gonbitea egitea besterik ez zaigu falta.

Altsasun, 2010ko maiatzaren 5ean

Kima euskara taldea

www.altsasukokima.com

Laguntzaileak:

Altsasuko Udala      Sakanako Mankomunitatea

www.altsasu.net      www.sakana-mank.com

[Iruzkina sartu]

SAKANAKO MANKOMUNITATEA | Uriz 38 | 31830 Lakuntza (Nafarroa)
Tel.: 948 46 48 67 | Faxa: 948 46 48 53 | E-posta: info@sakana-mank.com
Euskara | Castellano | Web mapa | Lege oharra | Datuak babesteko politika | Diseño de páginas web