Castellano | Web Mapa

 

Irailak 10, ostirala
Mankomunitatea | Euskara | Ura | Hiri Hondakinak | Kirolak | Zaharberritzea | Immigrazioa | Dokumentuak | Kontaktua
Euskararen egoera
Misioa, ikuspegia eta balioak
Itzulpen Zerbitzua
Kreditazio Zerbitzua
Diru laguntza
Bai Euskarari!
Loturak
Kanpainak
Diru laguntzak
  • Argitalpenak
  • EUE 2010
  • Euskara ikasleak
  • Errotuluak
  • Aurkezleak
Berriak
Dokumentuak
Argazkiak
Jolas tradizionalak
Kontaktatzeko

Hasiera --> Euskara Zerbitzua --> Berriak --> Prentsa oharra

Prentsa oharra

Prentsa oharra

Euskarazko piropoen V. lehiaketaren deialdia

Kima euskara taldeak bosgarren aldiz piropo lehiaketa antolatu du. Altsasuko eta inguruko herrietako euskaldunen hizkuntzaren alde sortzaile eta lodikoa sustatu asmoz sortu zen lehiaketa eta asmo horrekin segitzen du. Bestetik, euskarari erabilera “goxo” bat emateko “aitzakia” eman nahi diegu altsasuarrei.

Lehiaketaren izenak berak dioen moduan euskaraz idatzitako piropoak aurkeztu behar dira. Nahi adina. Baina, beti ere, nork berak sortuak izan behar dira. Ez dute balioko beste lehiaketetara aurkeztutako piropoak edota itzulpenak.

Piropoak lehiaketara aurkezteko www.altsasukokima.com web orria erabili dezakezu. Bestela, herrian barna utzi ditugun kutxatxoetan sartu papera, piropo idatziarekin, izen-abizenekin eta harremanetarako telefonoa jarriz.

Piropoak maiatzaren 12tik 25era arte aurkez daitezke. Ondoren epaimahaiaren garaia iritsiko da. Bere lanean epaileek kontuan hartuko dute: originaltasuna, sormena, itzulpena edo moldaketa ez izatea eta iraingarria ez izatea. Irabazlearen berri maiatzaren 29an emanen du. Piropo onenaren egileak Fortxo Gozotegiko lote eder bat (tarta, trufak eta pastak) jasoko ditu. Bigarren piropo onenarendako, berriz, Donibane Gozokiak emandako kilo bat goxoki jasoko du.

Bilduko piropo guztiak www.altsasukokima.com web orrian irakurgai jarriko ditugu. Inspirazio bila bazabiltza, han dituzu aurreko lau edizioetan aurkeztutako piropoak. Parte hartzera gonbidatuz despeditzen gara.

Altsasun, 2010eko maiatzaren 12an

Kima Euskara Taldea

www.altsasukokima.com

Laguntzaileak:

Fortxo Gozotegia

Donibane Gozokiak

Altsasuko Udala

Sakanako Mankomunitatea

[Iruzkina sartu]

SAKANAKO MANKOMUNITATEA | Uriz 38 | 31830 Lakuntza (Nafarroa)
Tel.: 948 46 48 67 | Faxa: 948 46 48 53 | E-posta: info@sakana-mank.com
Euskara | Castellano | Web mapa | Lege oharra | Datuak babesteko politika | Diseño de páginas web